XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Teoria bat, beraz; ez da prozesu baten azkenengo pausoa bakarrik, baizik eta berarekin beste prozesu berri bat hasten dela esan daiteke eta, abiadura berri honetan, ez dira garrantzirik gutxienekoak izango, fenomenoak explikatu nahirik errealitatearen eraketak sortuko dituen hipotesiak.

5.- TEORIA ETA EXPERIENTZIA. INDUKZIOA.

5.1. Ikusi berria dugunez, zientzien eraiketaren azken pausoa da teoria; baina teoriak ordurarte egindako lanari batasun bat ematen badio, egia da ere, abiadura berri baten hasiera dela eta ikerketa eta obserbazio berrien sorburu bihurtzen dela.

Zientziaren alorrean, beraz, teoriak eta experientziak hautsiezinezko bikotea osatzen dute.

Beren arteko harremanak ez dira, hala ere, gauza garbia izan beti denentzat, eta bikote horretako partaide baten nagusitasuna eta soiltasuna (batzutan) azpimarratu dituzten joerak izan dira mendeak zehar; enpirismoa eta razionalismoa lekuko.

Textuinguru horretan hartzen du bere esanahia ere indukzio eta dedukzioaren artean ikusi nahi izan den aurkakotasunak.

Horrela zientzia batzu erabat induktiboak izango lirateke, besteak erabat deduktiboak liratekeen bitartean.

Azken batetan, ez litzateke egongo ez indukzio hutsik eta ez dedukzio gardenik.

Baina ikus dezagun gertuagotik indukzioaren mundua, hain sarritan zientzia enpirikoen eustarri eta bereizgarri bezala jarri ohi den metodoa.

5.2. Indukzioa: Arrazonamendu-mota honetan, kasu singular batzutatik konklusio unibertsal bat ateratzen da; horrela, gizon batzuk ezaugarri bat dutela ikusiz, gizon guztiek ezaugarri bera izango dutela konkluditzen da.